Utilizamos cookies propias y de terceros durante la navegación por el sitio web, con la finalidad de permitir el acceso a las funcionalidades de la página web, extraer estadísticas de tráfico y mejorar la experiencia del usuario. Al continuar navegando entendemos que da su consentimiento a nuestra política de cookies. ACEPTAR

Zer eskaintzen dugu

Centerpoint akademian ikasi nahi duen orori laguntzeko prest gaude.

Helburu bat eta bakarra dugu, ikasleek ingelesa ikastea. Beraiengan egokitutako metodologia dugu; ikasleen beharretara egokitzen gara, talde txikiek (gehienez 10 lagun) horretarako sortzen dituzten aukerak aprobetxatuz; ikasle bakoitzak bere beharrak dituelako, bakoitzak bere erritmoa duelako eta bakoitzak bere garapen propioa gauzatzen duelako.

Irakasleen gertutasunak eta saioetan erabiltzen dinamikak, ikasteko hain garrantzitsua den giro lasaia sortzen laguntzen du. Gainera, ikasleen motibazioa pizten saiatzen gara; eurei egokitutako ekintzak eta jarduerak prestatuz.

Jakina da haurrek mugitzeko beharra dutela. Horregatik, Centerpoiten ikasle txikienekin mugimenduz beteriko saioak egiten ditugu, abestiz, jolasez eta antzeztutako ipuinez beteak. Horrela, haurrak ingelesa ulertzen eta erabiltzen hasten dira. Irakasleak aurkezten dituen eguneroko egoeretan edota bizitza errealeko egoeretan parte hartzen hasten dira; ingelesez hitz egiten hasten dira, azken batean hizkuntza bat erabiliz ikasten baita.

Entzumena eta ahozkoa gogotsu lantzen jarraitzeaz gain, pixkana irakurmena eta idazketa lantzen hasten gara. Jarduerak banaka egiteaz gain, taldean ere egiten dira, elkarri lagunduz eta elkarren zalantzak entzunez edota argituz, asko ikas baitaiteke.

Horrez gain, ordenagailu gelan adin bakoitzerako egokituta dauden programak erabiltzeko aukera dugu. Modu horretan, hobeto barneratzeaz gain, ikasle bakoitzak bere aurrerapenak ikusi ditzake; hobekien dakiena eta errepasatu beharrekoak.