Martxoaren 21, 22 eta 23 egunetan festa bereziak ospatu zituzten Centerpoint akademiako ikasleek. Aste Santuetako oporrak hartu aurreko egunak zirenez, ekintza ezberdinak burutu zituzten partehartzaileek.
Bertan, Lh-ko ikasleek arrautza egosiak margotu eta dekoratzeko aukera izan zuten, “Easter egg” delakoa sortuz. Behin hori amaituta, irakasleak arrautza guztiak akademian zehar ezkutatu zituzten eta talde bakoitzean beraien arrautza aurkitzen zituzten lehenengo bi ikasleek, opari bereziak eraman zituzten etxera. Honetaz gain, ikasle guztiek gozokiak dastatzeko aukera ere izan zuten.
Ikasle helduagoei dagokienez, azken egunetan ekintza bereziak egiteko aukera izan zuten. Ingelesezko mahai jolasetan aritu ziren beraien azken saioetan, gozoki eta bokadilo ezberdinak jaten zituzten bitartean.
Horrela, ikasleek azken egunetan saio entretenigarriak burutu zituzten eta Aste Santuetako oporretan indarrak hartuko dituzte, ikasturtearen azken hilabeteetan duten hoberena eman ahal izateko.

Centerpoint Academy